2012-05-26

2012ko ume eta gazteen plastika sariketa

Gaur, maiatzaren 26ean, Pazkuetako jaien egitarauaren barruan, urteroko plastika sariketa egin da Bergarako Plazan.
Makailua prestatzen ari ziren lehiakideen ondoan 100 pertsonak hartu dute parte Beart elkarteak Udalarekin batera antolatzen duen Ume eta Gazteen sariketa honetan.
Ez da makala daukagun kantera! 100 parte hartzaileek oso maila ona erakutsi dute, baina bakarrik 15ek jaso dute saria. Sari gutxi dira horrenbeste artistentzat.












2012-05-06

Bearteko eguna = Dia de Beart

Urtero bezala Bearteko eguna ospatu dugu. Goizean San Martin Agirre plazan gure lanak erakutsi eta eguerdian bazkaltzera joan gara.
Sekulako giroa izan dugu eta anekdota bat ere. Grua deitu behar izan da Jon Balentziagaren kotxea zabaltzeko; giltzak barruan, motorea martxan eta itxita gelditu zaio eta. Azkenean gruarekin etorri denak kotxea zabaltzea lortu du.