2012-05-26

2012ko ume eta gazteen plastika sariketa

Gaur, maiatzaren 26ean, Pazkuetako jaien egitarauaren barruan, urteroko plastika sariketa egin da Bergarako Plazan.
Makailua prestatzen ari ziren lehiakideen ondoan 100 pertsonak hartu dute parte Beart elkarteak Udalarekin batera antolatzen duen Ume eta Gazteen sariketa honetan.
Ez da makala daukagun kantera! 100 parte hartzaileek oso maila ona erakutsi dute, baina bakarrik 15ek jaso dute saria. Sari gutxi dira horrenbeste artistentzat.












2012-05-06

Bearteko eguna = Dia de Beart

Urtero bezala Bearteko eguna ospatu dugu. Goizean San Martin Agirre plazan gure lanak erakutsi eta eguerdian bazkaltzera joan gara.
Sekulako giroa izan dugu eta anekdota bat ere. Grua deitu behar izan da Jon Balentziagaren kotxea zabaltzeko; giltzak barruan, motorea martxan eta itxita gelditu zaio eta. Azkenean gruarekin etorri denak kotxea zabaltzea lortu du.







2012-03-04

Amurrioko jaietako kartel lehiaketa

Amurrioko Udalak jaietako kartel lehiaketarako oinarriak argitaratu ditu.
Hemen irakur ditzakezue.

El Ayuntamiento de Amurrio ha publicado las bases del concurso de carteles de fiestas.
Más información aquí.

2012-02-12

Selena Lizarzaburu Nahikarin

Selena Lizarzaburu Gallastegui gure kidea, urteetan M. Paz Alustiza eta Ricardo Azkargortaren ikaslea izanda gero, bere lehen bakarreko erakusketa egitera animatu da.
 Otsailaren 3tik martxoaren 4ra Bergarako Nahikari tabernan hamabi olio lan ikusteko aukera daukagu.






Nuestra compañera Selena Lizarzaburu Gallastegui, tras años aprendiendo con  M. Paz Alustiza y Ricardo Azkargorta, se ha animado a hacer su primera exposición individual.
Del 3 de febrero al 4 de marzo presenta doce de sus últimas obras en el Café Nahikari de Bergara.



2012-01-18

2012-01-10

Arrillaga eta Larrañagaren erakusketa

Urtarrilaren zehar Antxonio Arrillaga eta Jose Mari Larrañaga gure kideek euren lanak erakutsiko dituzte Nahikari tabernan.
Inaugurazioa: urtarrilaren 13an, arratsaldeko 7etan

2012-01-07

Erakusketa, azken eguna

Bihar , 2012ko urtarrilaren 8a da gabonetako urteroko erakusketaren azken eguna.
Bihar 14:00etan itxiko da abenduaren 30ean zabaldu zen mostra; baina blog honetan mantenduko dugu teknika eta estilo diferentez egindako 42 lanak ikusteko aukera.
Ikus D.V.-n ateratako berria: