2007-10-30

Pello Alberdiren erakusketa


Pello Alberdi elkartekideak erakusketa berri bat zabalduko du datozen egunetan.

Erakusketaren izenburua: “Volver a la Torre

Noiz: 2007ko azaroaren 6-tik abenduaren 5-ra
Ordutegia: 17:30 etatik 21:00 etara
Non: FELISA NAVARRO, Galeria de Arte
Cercas bajas, 2
01001 VITORIA-GASTEIZ

Aspanovas eta Beart

2007ko urriaren 20an, Aspanovas elkarteko Gipuzkoako sailak antolatuta, IX. Haur Minbizidunari Arreta Osoari Buruzko Ihardunaldiak ospatu ziren.
Gurasoek ekintzetan parte hartzen zuten bitartean, Beart elkarteak umeentzako aktibitate artistikoa gertatu zuen, Ainhoa Alberdi irakaslearen laguntzaz. Beart elkartekideek pozik gelditu ginen oso positibotzat jo genuen esperientza honekin, umeek ere ondo pasatu zutela pentsatzen dugu.
Hemen ikus ditzakezue argazki batzuk

























2007-10-17

Kaixo

Blog-ei buruz gauza gutxi dakigu, beraz ez dakigu gure elkartearentzat, gaurkoan zabaldu dugun baliabide hau aproposa izango den edo ez.
Printzipioz, blog honen helburua bikoitza da: alde batetik, mundu osoan, elkartearen eta elkartekideen aktibitate eta ekintzak zabaltzea; bestalde, gure inguruan egiten diren lehiaketa, erakusketa eta beste ekintzen berri ematea.
Zuen iradokizunak eskertuko ditugu.