2015-01-15

2014ko gabonetako erakusketa, 2015ean...

Udalak urtero gabonen inguruan, gure lanak erakusteko lagatzen digun espazioa betetzea tokatzen zaigu aurten ere. Baina aurtengoa ospakizun berezia da.
Orain dela 100 urte jaio zen Simon Arrieta pintore eta maisua, eta 2015 urte osoaren zehar ospakizunez gogoratu eta omenduko dugu. Orri honetan joango gara ekintzen berri ematen.
Lehenengo ekintza bezala eta ospakizunei hasiera emateko urtarrilaren 16an zabaltzen dugu gabonetako urteroko Bearteko kide guztien erakusketa kolektiboa Aroztegi aretoan (Barrenkalea 7, Bergara).

Otro año más, nos corresponde llenar el espacio que nos reserva el ayuntamiento en la sala Aroztegi con nuestras obras.
Pero este año viene con una celebración especial.
Hace 100 años nació en Bergara el pintor y maestro Simón Arrieta. Para recordarle y homenajearle, hemos programado durante todo el año una serie de actos que iremos anunciando aquí.
Como primer acto, y arranque de las celebraciones el día 16 de enero inauguramos la exposición anual navideña con obras de todos los socios de Beart en la sala Aroztegi (Barrenkalea 7, Bergara).

Erakusketari buruz prentsan esandakoak:
Lo que dice la prensa sobre la exposición:

Noticias de Gipuzkoa
Goiena
El Diario Vasco

2015-01-06

Simon Arrietaren mendeurrena

Leer en castellano

SIMON ARRIETA pintorea jaio zeneko mendeurrena 

(1915-2015) 

 Bergarar guztiok, zalantza barik, Simon Arrieta artista ezagutu, maite eta gogoratzen dugu. Jaioterritik, Bergaratik, alde ez egitea aukeratu zuen pintore ezagunari bere herriak artistarekiko mirespena eta gizonarekiko begirunea adierazi dio beti. Simonen meritua, ukatu ezinezko balio piktorikoaz gain, afizioa ugaltzea izan da, bere estudioa herriko gazteei zabaldu baitzuen. Simon Arrieta pintatzen erakutsi zuen, baina baita pintatzen erakusten erakutsi ere. Bere ikasleek, maisu bihurtuta, jarraipena eman diote “Bergarako pintura eskolari”.
 Simon Arrieta Bergaran jaio zen 1915eko otsailaren 9an. Lanbide Heziketa Eskolan ikasketak egin, eta Eustakio Agirreolearekin pintura ikasten aritu eta gero, Madrilen osatu zituen ikasketak Valentin Zubiaurrerekin. Ignacio Zuloaga pintore eibartarra ezagutzeko aukera izan zuen, eta bere ikaslea izan zen. Madrilen eta Parisen egindako egonaldietan Velazquezen eta inpresionisten lanak aztertu zituen. 1933, 1935 eta 1942an Donostian egindako Artista Berrien Lehiaketan hainbat aipamen jaso zituen. Gerra Zibilean preso egon zen Langileen Batailoietan. Soldaduska garaian Mallorcan zegoela, Ohorezko Aipamena jaso zuen Palma de Mallorcako Arte Ederretako Zirkuloak antolatu zuen lehen Udaberriko Saloian.
 1950ean Madrilera bizi izatera joan zen familiarekin. 1952 Minerva aretoan ospatu zuen erakusketan sekulako arrakasta izan zuen, erakutsitako koadro guztiak saldu eta enkargu asko jaso baitzuen. Hala ere, 1953an jaioterrira bueltatzea erabaki zuen. Ordutik, eta 1969an hil zen arte, Bergarako bizigiro kulturalean partaide aktiboa izan zen, herriko artista berriei lagunduz eta erakutsiz.  


 Simon Arrieta jaio zeneko mendeurrena ospatzeko programatu diren ekintzak 2015ean zehar egingo dira, lau ildo nagusiren inguruan:

  • Lanen inbentarioa 
  • Erakusketak 
  • Liburu antologikoa 
  • Zabalkuntza – ekitaldi osagarriak

 Lanen inbentarioa 

 Simon Arrietaren pintura-lanen inbentarioa egingo da. Lan bakoitzeko fitxa teknikoa osatuko da, non jasoko diren lanaren oinarrizko ezaugarriak, xehetasunak eta argazkia. Datu eta argazkiei ahalik eta hedapen handiena emateko asmoz, Bergarako Udalari datu-basea eskaini zaio bere web orrian argitaratu dezan. Datu-basea zabalik egongo da, gerora ager daitezkeen lanak ere jaso ahal izateko. Halaber erabili ahal izango da beste artista batzuen lanak ere katalogatzeko, Simon Arrietaren legatuaren garrantzia agerian jarriz.

 Erakusketak 

Aroztegi aretoan erakusketa bat egingo da Simon Arrietaren lan adierazgarrienekin. Erakusketa hau, aurretik, Donostian aurkeztuko da. Simon Arrietaren obra, halaber, berarekin lotutako beste leku batzuetan zabaltzeko asmoa dugu.
 Liburu antologikoa
 Liburuaren egilea Miguel Angel Elkoroberezibar izango da eta bost atal izango ditu:

  • Simon Arrietaren biografia: familia, lagun eta laguntzaileen testigantzekin eta garaiko prentsa-aipamen eta argazkiekin. 
  • Kronologia artistikoa. 
  • Arte-kritikarien iruzkinak. 
  • Lan esanguratsuenen argazki eta datu teknikoak. 
  • Bibliografia. 

 Hizkuntza: Euskara-Gaztelera.

 Zabalkuntza – ekitaldi osagarriak 

 Bergaran: 


  • BEART elkartearen Gabonetako erakusketa kolektiboa Simon Arrietaren omenez egitea 
  • Beste entitate kulturalak proiektuan parte hartzeko gonbidatzea. 
  • Hezkuntza-zentroak inplikatzea, Simon Arrietaren bizitzaren eta lanen ezagutza zabaltzeko, irakasleek aukeratutako formatuan: .
    • BEART elkarteak bisita gidatuak eskaintzen ditu bai erakusketetara, baita pintura-estudioetara ere.
    • BEARTek umeen pintura lehiaketan laguntzaile den heinean, gazteak parte hartzera gonbidatzen ditu.
    • Beste batzuk 
  • Simon Arrietaren omenezko kontzertua. 
  • “Koadro-foruma”, Simon Arrietaren lan bati buruzkoa. Simonen lan baten azalpena, entzulegoak parte hartzeko zabalik. 
  • Simon Arrietari buruzko hitzaldi monografikoa/mahai-ingurua, eta liburuaren aurkezpena. -
  • Urtero ospatzen den aire libreko pintura-lehiaketak Simon Arrieta izena eramango du, eta bere izeneko sari berezia egongo da. 
  • BEART elkarteak 2015ean egingo dituen ekintza guztiak Simon Arrietaren izenarekin aipatzea; eta horien barne, bai taldeka, bai banaka kideek egingo dituzten erakusketak ere. 

Beste herri batzuetan: 

 Simon Arrietaren bizitzarekin edota lanekin zerikusia izan behar dute. Eramango direnak: 

  • “Koadro-foruma”, Simon Arrietaren lan bati buruzkoa. 
  • Simon Arrietari buruzko hitzaldi monografikoa/mahai-ingurua 
  • Simon Arrietaren lanen erakusketa. - Elkartruke kulturalak.

Centenario del nacimiento de Simon Arrieta


Centenario del nacimiento del pintor SIMON ARRIETA (1915-2015) 


 Sin duda alguna, Simón Arrieta es un artista querido y recordado por todos en Bergara. Un pintor reconocido que, voluntariamente, prefirió no alejarse de su Bergara natal. Su pueblo siempre demostró una estela de admiración al artista y respeto hacia el hombre. El gran mérito de Simón, aparte de su valor pictórico, en sí, muy importante, es el haber multiplicado esa afición, abriendo su estudio a tantos jóvenes de esta localidad. Simón Arrieta no sólo enseñó a pintar, sino que enseñó a enseñar a pintar, convirtiéndose así muchos de sus discípulos en maestros, dando de esa manera continuidad a la “Escuela bergaresa de pintura”.
 Simón Arrieta nació Bergara el 9 de febrero de 1915. Tras su paso por la Escuela de Formación Profesional e iniciarse en la pintura en el estudio de Eustaquio Aguirreolea, completó sus estudios en Madrid con Valentín Zubiaurre. Tuvo la ocasión de conocer al pintor eibarrés Ignacio de Zuloaga y llegó a ser uno de sus discípulos. En sus estancias en Madrid y París estudió las obras de Velázquez y los impresionistas. En 1933, 1935 y 1942 obtuvo diferentes menciones en el certamen de Artistas Noveles celebrado en Donostia. Durante la Guerra Civil estuvo preso en el Batallón de Trabajadores. Destinado en el servicio militar a Mallorca, obtiene mención de honor en el primer Salón de Primavera organizado por el Círculo de Bellas Artes en Palma de Mallorca.
 En 1950 se desplazó a Madrid con su familia. La exposición que celebró en 1952 en la Sala Minerva de Madrid tuvo un rotundo éxito, llegando a vender todos los cuadros y recibiendo muchos encargos. No obstante, en 1953 Simón decidió volver a su pueblo natal. Desde entonces y hasta su muerte en 1969 Simón participó activamente en la vida cultural bergaresa y ayudó y enseñó a los nuevos artistas locales.  


 Los eventos programados para conmemorar el centenario del nacimiento de Simón Arrieta se llevarán a cabo en 2015 y se sustentan en cuatro ejes principales:

  • Inventario de la obra 
  • Exposiciones 
  • Libro antológico 
  • Difusión – Eventos complementarios. 

 Inventario de la obra 

 Se realizará un inventario de la obra pictórica de Simón Arrieta, identificando las obras mediante una ficha técnica que recogerá las características básicas, detalles y fotografía de cada obra.
 Se pretende dar a los datos y fotografías recogidos la máxima difusión, por lo que se ofrece al Ayuntamiento de Bergara una base de datos para que se publique en su página web.
 Esta base de datos pretende ser abierta a incorporaciones posteriores de obras que pudieran localizarse. Asi como a su uso para la catalogación de la obra de otros autores, dejando patente de esta forma la importancia del legado de Simón Arrieta.

 Exposiciones 

 Se realizará una exposición de su obra más representativa en la Sala Aroztegi de Bergara. Esta exposición será presentada previamente en Donostia. También se pretende difundir la obra de Simón Arrieta en otros lugares de relevancia que estén vinculados a él.

Libro antológico 

 El autor del libro será Miguel Angel Elkoroberezibar y constará de cinco apartados:

  • Biografía de Simon Arrieta con los testimonios de su familia, amigos y colaboradores, así como reseñas y fotografías de la época. 
  • Cronología artística. 
  • Reseñas de críticos de arte. 
  • Fotografías de su obra más representativa con sus datos técnicos. 
  • Bibliografía. 

 Idioma del libro: Euskara-Castellano.

 Difusión – Eventos complementarios. 

 Bergara: 


  • Exposición de Navidad en homenaje a Simón Arrieta del colectivo BEART. 
  • Invitar a otros colectivos culturales a participar en el proyecto 
  • Implicar a los diferentes centros educativos de Bergara en el conocimiento de la vida y obra de Simón Arrieta mediante los formatos que los docentes consideren oportuno: .
    • - BEART ofrece visitas guiadas tanto a exposiciones como a estudios de pintura .
    • - BEART como colaborador en el concurso de pintura infantil invita a participar a los jóvenes .
    • - Otros 
  • Concierto de música en homenaje a Simon Arrieta. 
  • “Cuadro forum” acerca de una obra de Simón Arrieta. Comentario sobre una obra de Simón, abierta a la intervención del público. 
  • Charla monográfica/mesa redonda acerca de Simon Arrieta y presentación del libro. 
  • Concurso de pintura al aire libre que se celebra anualmente, llevará el nombre de Simon Arrieta, y comportará un premio especial a su nombre. 
  • Referenciar con el nombre de Simón Arrieta todas las actividades que realice Beart en 2015, incluidas las exposiciones tanto a titulo colectivo como individual por parte de cualquiera de sus miembros. 

 Otras localidades: 

 Estas localidades deben tener relación con la vida y obra de Simón Arrieta. Se pretende trasladar:

  • “Cuadro forum” acerca de una obra de Simon Arrieta 
  • Charla monográfica/mesa redonda acerca de Simón Arrieta 
  • Exposición de la obra de Simón Arrieta 
  • Intercambios culturales