2008-10-27

Angiozarren pintatzen

Urriaren 26an, domekan, pintatzera irteera bat egitera animatu zen elkarteko talde bat.
Goizeko 9etan lokalean elkartu eta kotxeak hartuta abiatu ginen Angiozarrera.
Pintatzeko motibo bila buelta batzuk eman ostean, Ortzi taberna zenaren terrazan leku ezin hobea aurkitu genuen. Aukeratutako motiboa, nahiko tradizionala, handik elizako kanpandorrea.
Giro ezin hobea izan genuen, eta ikasteko aukera ere handia izan zen; beraz, arrakasta ikusita, ekintza hau errepikatzeko gogoarekin joan ginen etxera.
Goizean zehar ateratako irudi batzuk ikusteko aukera Youtube-n daukazue:

2008-10-16

Erakusketa gehiago

Aste honetan beste bi elkartekideren erakusketak zabaltzen dira Bergaran bertan.
Antton Arrillaga Nahikari tabernan, eta
Bingen de Pedro Zer-Nai tabernan.

2008-10-11

Mª Paz Alustizaren pintura erakusketa



Atzo, urriaren 10, zabaldu zen M. Paz Alustizaren erakusketa Aroztegi aretoan.






Erakusketa azaroaren 2ra arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30
Igandetan: 12:00 - 14:00

Jon Balentziagaren erakusketa

Bergarako kultura etxean, urriaren 12tik 25era Jon Balentziaga gure kidearen margolanak ikusgai egongo dira.
Ordutegia:
astegunetan: 18:00-21:00
zapatuetan: 12:00-14:00
domeketan: itxita

Joxan Iza Arteko Galerian

Urrian zehar Joxan Iza pintura lanak ikusteko aukera daukagu Donostiako Arteko Galerian

2008-10-04

M. Carmen Laskurain Loidiren lanen erakusketa

Iraila eta urrian zehar M. Carmen Laskurain Loidi gure kidearen oilio lanak ikusgai egongo dira Bergarako Zer Nai tabernan.

Durante los meses de septiembre y octubre tenemos la oportunidad de ver las obras de nuestra compeañera M. Carmen Laskurain Loidi en el bar Zer Nai de Bergara.