Azkenengo hilabeteetan ez dugu leku honetan berririk adierazi, baina horrek ez du esan nahi gure kideak geldirik egon direla.
Otsailean zehar bergarako bi artistek proiekzio adierazgarria egin dute. Alde batetik Bingen de Pedroren lanak Art Madrid arte ferian, Felisa Navarro Gasteizko galeriaren eskutik, egon dira. Bestalde Luis Lascurainek New York-eko Ezair galerian bere lanak aurkeztu ditu.
Bergaran berriz, Nahikari tabernan lehenengo aldiz euren lanak erakutsi dituzte Kute Erdabide, otsailean, eta Jesus Zabaleta, martxoan.
Zer-Nai tabernak bere ateak berriz zabaldu ditu, arteari beste txoko bat eskeiniz. Juanjo Altunaren lanak daude bertan zintzilikatuta.
2008-03-09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)