2008-10-11
Joxan Iza Arteko Galerian
Urrian zehar Joxan Iza pintura lanak ikusteko aukera daukagu Donostiako Arteko Galerian
2008-10-04
M. Carmen Laskurain Loidiren lanen erakusketa
Iraila eta urrian zehar M. Carmen Laskurain Loidi gure kidearen oilio lanak ikusgai egongo dira Bergarako Zer Nai tabernan.
Durante los meses de septiembre y octubre tenemos la oportunidad de ver las obras de nuestra compeañera M. Carmen Laskurain Loidi en el bar Zer Nai de Bergara.
Durante los meses de septiembre y octubre tenemos la oportunidad de ver las obras de nuestra compeañera M. Carmen Laskurain Loidi en el bar Zer Nai de Bergara.
2008-05-10
XXVIII. HAUR ETA GAZTEEN PLASTIKA SARIKETA
Gaur, maiatzaren 10, San Martin Agirre plazan 14 urte azpikoentzat plastika lehiaketa egin da.
Urtero bezala Bergarako ume eta gaztetxoak animatu egin dira, eguraldi txarrari aurre eginez, Pazkuei buruzko marrazketa, pintura eta plastilina lanak egitera.
Eskerrik asko parte hartu duzuen denoi!
BENETAKO ARTISTAK ZARETE!

Maite Erañaren lanak ikusgai
2008-04-12
FERNANDO AZKARGORTA

Fernando Azkargorta margolari bergararren erakusketa dago ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan 2008ko apirilaren 4tik 20ra.
Fernando Azkargorta (1919-1973) Simon Arrietaren ikasle gogokoena izan zen. Bergarako herriaren izen onaren alde jardun zuen beti. Bere lanak Gasteizen, Donostian, Bilbon... izan zituen ikusgai.
Ordutegia:
Lanegunak: 18:00-20:30
Zapatuak: 12:00-14:00, 18:00-20:30
Domekak eta jaiegunak: 12:00-14:00
_______
Exposición de la obra del pintor bergarés Fernando Azkargorta del 4 al 20 de abril de 2008 en Aroztegi aretoa (Bergara).
Fernando Azkargorta (1919-973) fue el alumno predilecto de Simon Arrieta y siempre apostó por el buen nombre de Bergara. Expuso sus obras en Gasteiz, Donostia, Bilbo,...
Horario:
Laborables: 18:00-20:30
Sábados: 12:00-14:00, 18:00-20:30
Domingos y festivos: 12:00-14:00
Nekane Eskibel Nahikari tabernan

Bergarako Nahikari tabernan, apirilaren zehar, Nekane Eskibelen pintura lanak ikusgai egongo dira.
Atxalbatarra jaiotzez, bergararra bihurtu den artista honek lehenengo aldiz erakusten ditu bere lanak. Bilduma bereziki animaliak eta paisaiak irudikatzen dituzten 16 olioz osatuta dago.
"Betidanik artezalea izan naiz, eta orain dela lau urte denbora-pasa eta erlajazio bide bezala hasi nintzen pintatzen.Orain aurkezten ditudan lanak egiteko ezinbestekoak izan dira Ricardo Azkargorta irakasleak emandako laguntza eta aholkuak, baita ere Bearteko beste lagunenak (benetan eskertzen ditut euren aholku eta iritzi positiboak)"
En el bar Nahikari de Bergara, durante el mes de abril, expone sus cuadros Nekane Eskibel. Atxabaltarra de nacimiento y bergaresa de adopción, muestra por primera vez sus obras.
La colección consta de 16 óleos, dedicados principalmente a animales y paisajes. " De siempre he tenido afición a la pintura, pero hace cuatro años decidí dedicarme a ello como una forma de relajación y entretenimiento. Gracias a la ayuda y a los consejos de Ricardo Azkargorta y del resto de mis compañeros de Beart (a los que agradezco sus consejos y críticas constructivas) he podido realizar estos trabajos que doy a conocer."
2008-03-09
BERGARA, MADRIL, NEW YORK, ...
Azkenengo hilabeteetan ez dugu leku honetan berririk adierazi, baina horrek ez du esan nahi gure kideak geldirik egon direla.
Otsailean zehar bergarako bi artistek proiekzio adierazgarria egin dute. Alde batetik Bingen de Pedroren lanak Art Madrid arte ferian, Felisa Navarro Gasteizko galeriaren eskutik, egon dira. Bestalde Luis Lascurainek New York-eko Ezair galerian bere lanak aurkeztu ditu.
Bergaran berriz, Nahikari tabernan lehenengo aldiz euren lanak erakutsi dituzte Kute Erdabide, otsailean, eta Jesus Zabaleta, martxoan.
Zer-Nai tabernak bere ateak berriz zabaldu ditu, arteari beste txoko bat eskeiniz. Juanjo Altunaren lanak daude bertan zintzilikatuta.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)