Beart elkarteak erakusketa antolatu du herriko lau margolari omentzeko. Lau artistek Bergarako artean arrasto handia utzi duten belaunaldi baten ordezkariak dira.
Merezitako omenaldia egingo diegu Jose Antonio Laskurain, Patxi Leturia eta Migel Okina margolariei eta Ricardo Otaño marrazkilariari. Bizitza osoa arteari lotuta eman dute, eta horregatik Maisuak izenarekin bataiatu dugu erakusketa. Bergarak betidanik erakutsi du artearekiko -eta bereziki pinturarekiko- interesa eta zaletasuna. Hala, omenduko ditugun lau maisuak herriak sekula eman duen artista belaunaldi garrantzitsuenaren ordezkariak dira. Ordezkariak, ez bakarrak.
Astegunetan arratsaldez bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik egubakoitzera, 18:30etik 20:30era.
Aste bukaeretan: zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Ekitaldi berezia egingo dugu Aroztegin erakusketa zabaltzeko (egubakoitza, hilak 20, 19:00etan). Lau omenduei plaka oroigarri bana emango diegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario