2015-05-25

XXXV haur eta gazteen Simon Arrieta plastika sariketa

Urtero bezala, pazkuetako jaien programan, larunbatean, Udalak antolatzen duen plastika sariketan Beartek, gure elkarteak, laguntza eman du.
Aurtengoa berezia zen, lehenengo aldiz Simon Arrietaren izena zeramalako;   bergararron maisua izan zen pintorea jaio zeneko mendeurrena ospatzen ari gara eta.
Beti bezala, hiru taldetan, edadearen arabera, banatu ziren partaideak.
9 urtez azpiko partehartzaileak 42 izan ziren, horietako 17k saria jaso zuten.
9, 10 eta 11 urteko 25 partehartzaile izan ziren, eta bost zari banatu ziren.
12, 13 eta 14 urtekoen artean partehartzailetza ez zen oso handia izan, bakarrik 4 neska mutiko aurkeztu bait zituzten euren lanak. Hau dela eta, sari bakarra eman zen.
Hemen lagatzen dizkizuegu, goizean zehar ateratako argazkiak:










































No hay comentarios:

Publicar un comentario