2011-05-29

XXXI. haur eta gazteen plastika sariketa

Gainean dauzkagu Pazkuetako jaiak eta, urtero bezala, ekainaren 11an haur eta gazteen (14 urte arte) plastika sariketa egingo da.
Hauetxek dira sariketaren OINARRIAK:

1. Lehiaketa honetan ondoan aipatzen den adinetako haur eta gazteek har dezakete parte:

  • 1. taldea: 9 urtez azpikoak
  • 2. taldea: 9-10-11 urtekoak
  • 3. taldea: 12-13-14 urtekoak
2. - Interesatuek marrazkian, pinturan edo moldeatuan (plastilinarekin) parte har dezakete.

3.- Gaiak festetakoak izan behar dute: zezenen ekitaldiak, kalejira, barrakak, sukaldaritza, Bitorianatxo…

4.- Baloratuko dira mihisean edo lientzoan egiten diren marrazkiak.
Beart-ek parte hartzaileak mihisean marraztera animatu nahi ditu. Mihisean marraztu nahi dutenek Beart elkarteko kaballeteak erabili ahal izango dituzte, pinturak eta mihiseak ere izango dituzte aukeran.
Marrazki-espezialitateko partaideei bertan emango zaizkie laminak eta arkatzak. Plastilina bertan emango da.

5.- Mihise eta laminen zigilatzea goizeko 10:00etatik 11:00etara Bergarako San Martin plazan egingo da.

6.- Lanak, San Martin plazan soilik egin beharko dira. Eguerdiko 12:30ak baino lehen San Martin plaza aurkeztu beharko dira.

7.- Antolatzaileek izendatutako epaimahaiak egingo du saridunen aukeraketa.

8.- Sari-banaketa egunean bertan eguerdiko 13:30ean San Martin plazan egingo da.

9.- Sariak ondoko hauek izango dira:
  • 1. taldea: 5 sari, 12 €koak
  • 2. taldea: 5 sari, 20 €koak
  • 3. taldea: 5 sari, 30 €koak
Epaimahaiak aurkeztutako lanen teknika eta sormena baloratuko dute.
Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ditzake eta hala badagokio, sari hori beste talde batera pasa.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, jarritako oinarriak onartzea suposatzen du.

Oharra.- Antolatzaileek partehartzaileei amantala ekartzea gomendatzen diete.

XXXI Certamen de plástica para niños/as y jóvenes

Ya se acercan las fiestas de Pentecostés y, como cada año, se celebrará el sábado día 11 de junio el certamen de plástica para niños y jóvenes hasta 14 años.
El sellado de lienzos y láminas se realizará de 10 a 11 de la mañana en la plaza San Martin Agirre.
El tema de los trabajos debe ser las fiestas.
Los concursantes deberán presentar sus trabajos antes de las 12:30 y la entrega de premios se realizará a las 13:30 h.
La organización recomienda que cada concursante traiga lo necesario (bata, delantal o similar) para proteger la ropa.

2011-05-14

Kalean III. pintura lehiaketa Derion

2011ko maiatzaren 15an Derion egingo da kalean III. pintura lehiaketa, 16 urtetik gorakoentzat.
Izen ematea eta euskarrien seilatzea egun berean Kultur-Birikako informazio-mahai nagusian goizeko 9etatik 11etara izango da.
---
El 15 de mayo de 2011 tendrá lugar en III Concuros de pintura al aire libre de Derio, para mayores de 16 años
La inscripción y sellado de soportes tendrá lugar en el mostrador central de Kultur-Birika de 9 a 11 de la mañana.

Kaleko XVIII. Margo lehiaketa Soraluzen

2011ko maiatzaren 29an Soraluzen egingo da kaleko XVIII. margo lehiaketa, ume eta helduentzat.
Izen ematea eta euskarrien seilatzea egun berean Udaletxeko zinegotzi-gelan goizeko 9etatik 10etara izango da.
---
El 29 de mayo de 2011 tendrá lugar en Soraluze el XVIII certamen de pintura rápida, en categoría infantil y adultos.
La inscripción y sellado de soportes tendrá lugar en la sala de concejales del Ayuntamiento de 9 a 10 de la mañana.

Kale erakusketa

Igande honetan, maiatzaren 15ean, Bearteko bazkideok kale-erakusketa bat egingo dugu.
Bergarako plazan, 12:00tatik-14:00tara, 27 pintore eta bi eskultore erakutsiko dituzte euren lanak.
Hirugarren urtea da horrelako ekintza bat egiten dugula, aurreko urteetako jarrera ona ikusita jarraitzera animatu gaitu. Erakusketaren ostean, gainera, nahi duten bazkide eta lagunak bazkaltzera joango gara.
Bazkari orduan Bittor Poza, Nahikari tabernakoa, omenduko dugu, 25 urte hauetan bere tabernaren paretak erakustoki ezin hobea izan direlako.