Hauetxek dira sariketaren OINARRIAK:
1. Lehiaketa honetan ondoan aipatzen den adinetako haur eta gazteek har dezakete parte:
- 1. taldea: 9 urtez azpikoak
- 2. taldea: 9-10-11 urtekoak
- 3. taldea: 12-13-14 urtekoak
3.- Gaiak festetakoak izan behar dute: zezenen ekitaldiak, kalejira, barrakak, sukaldaritza, Bitorianatxo…
4.- Baloratuko dira mihisean edo lientzoan egiten diren marrazkiak.
Beart-ek parte hartzaileak mihisean marraztera animatu nahi ditu. Mihisean marraztu nahi dutenek Beart elkarteko kaballeteak erabili ahal izango dituzte, pinturak eta mihiseak ere izango dituzte aukeran.
Marrazki-espezialitateko partaideei bertan emango zaizkie laminak eta arkatzak. Plastilina bertan emango da.
5.- Mihise eta laminen zigilatzea goizeko 10:00etatik 11:00etara Bergarako San Martin plazan egingo da.
6.- Lanak, San Martin plazan soilik egin beharko dira. Eguerdiko 12:30ak baino lehen San Martin plaza aurkeztu beharko dira.
7.- Antolatzaileek izendatutako epaimahaiak egingo du saridunen aukeraketa.
8.- Sari-banaketa egunean bertan eguerdiko 13:30ean San Martin plazan egingo da.
9.- Sariak ondoko hauek izango dira:
- 1. taldea: 5 sari, 12 €koak
- 2. taldea: 5 sari, 20 €koak
- 3. taldea: 5 sari, 30 €koak
Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ditzake eta hala badagokio, sari hori beste talde batera pasa.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, jarritako oinarriak onartzea suposatzen du.
Oharra.- Antolatzaileek partehartzaileei amantala ekartzea gomendatzen diete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario