Igande honetan, maiatzaren 15ean, Bearteko bazkideok kale-erakusketa bat egingo dugu.
Bergarako plazan, 12:00tatik-14:00tara, 27 pintore eta bi eskultore erakutsiko dituzte euren lanak.
Hirugarren urtea da horrelako ekintza bat egiten dugula, aurreko urteetako jarrera ona ikusita jarraitzera animatu gaitu. Erakusketaren ostean, gainera, nahi duten bazkide eta lagunak bazkaltzera joango gara.
Bazkari orduan Bittor Poza, Nahikari tabernakoa, omenduko dugu, 25 urte hauetan bere tabernaren paretak erakustoki ezin hobea izan direlako.
2011-05-14
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario