2012-09-07

37th sketchcrawl Bergaran

BEART elkarteak 37. sketchcrawl-a antolatu du eta, deialdiari jarraituz, Bergarara gonbidatzen zaituztegu, bereziki herriko parke et lorategiak, batzuk historikoak, ezagutzeko.


Behean ikus dezakezue proposatutako ibilbidearen mapa.

Zita urriaren 13an da; aurreikusi dugun ordutegia hauxe:
- 10:30. Udaletxeko arkupetan, San Martin Agirre plaza
- 11:00. Errekalde jauregia ("Goiko kondia")
- 12:30. Errotalde jauregia ("Beheko kondia")
- 14:15. Santa Marina eliza
- 14:30. Bazkaria.

Blog honetan bertan joango gara xehetasun gehiago ematen: arratsaldeko plana, jatetxea, menuaren prezioa,...


 Kanpotik zatoztenentzat interesagarria izan daitekeen informazioa:

  •  Udaleko web orria
  •  Turismo atala Udaleko web orrian.
  •  Garraio publikoa: Bergararaino heltzen den garraio-baliabide bakarra Pesa konpainiako autobusa da. Donostia, Gasteiz, Bilbo, Zumarraga (Renfe), Eibar (Euskotren, Bizkaibus) eta beste herriekin loturak ditu.


 MAPA:

Ver 37th sketchcrawl en un mapa más grande

No hay comentarios:

Publicar un comentario