Hauetxek dira OINARRIAK:
1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa, 2012ko irailaren 16an, igandean, izango da.
2. Partehartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork parte har dezake, inolako eragozpenik gabe. Bakoitzak artelan bakarra aurkez dezake.
3. Gaia: Lanak Bergaran eta aire zabalean egin beharko dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da.
4. Teknika eta formatoa: Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.
5. Lanen zigiladura: Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, Bergarako Kultur Etxean (Errotalde jauregia, Santa Ana parkea) markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.
6. Lanen aurkezpena: Lan hauek, egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, Bergarako Udaletxean.
7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahaikoen izenak 16an bertan, eguerdiko 14:30ean, emango dira jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da. Lehiaketan parte hartutakoentzat luntx txiki bat izango da. Epaimahaikoen erabakiak aldaezinak izango dira.
8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Erakusketa antolatuko da aurkeztutako lanekin Bergarako udaletxean Irailaren 19tik 30era, biak barne, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera. Asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
9. Sariak: Honako sari hauek ezartzen dira:
Lehenengo saria ................................1000 €
Bigarren saria ..................................... 410 €
Lehenengo bergararrari ...........………210 €
Bigarren bergararrari saria, BEART Bergarako arte elkarteak emana…180 €
10. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez balute izango, sariak hutsik geratuko lirateke.
11. Lehenengo eta bigarren saria eskuratu duten margo-lanak Bergarako Udalaren eta BEARTen esku geldituko dira.
12. Lanen itzulketa: Erakusketa amaitu ondoren, egileek 2012ko urriaren 17ra arteko epea izango dute euren lanak jaso ahal izateko, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etik 20:00ak arte, Bergarako Kultura etxera joaz. Jaso ez diren lanekin antolatzaileek egoki deritzatena egiteko eskubidea izango dute, eta egileek ez dute erreklamaziorik egiteko aukerarik izango.
13. Beste ohar batzuk:
* Lehiaketa honetan partehartzeak ezarritako oinarriak onartzea suposatzen du. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezken aldaketak egiteko ahalmena izango dute.
* Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte bere gain hartuko sariketan eta erakusketan nahigabe suerta daitezkeen kalteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario